2008-04-30 / 10:45
Maiatzaren lehena: Gazte borroka ere langile borroka da!
 
 

Gazteriaren eta orokorrean gizartearen lan baldintzak gero eta kaxkarragoak, inseguruagoak eta bideagoak dira. XXI. Mendeak panorama berri bat zabaldu du; langileak lan egiteko bizi dira, eta ez dute lan egiten bizitzeko.
Iratzarriren usteetan klase sozialen berregituratze bat ematen ari da, "erdi klasea" bezala ezagutzen duguna desagerraraziz. Honi esker, gutxiengo bat gero eta aberatsagoa egiten ari da, eta gehiengo langilea gero eta behartsuagoa bihurtu, aberastasunaren birbanaketari bizkarra emanez egindako politika ekonomiko neoliberal eta antisozialen ondorioz.
[guztia irakurri]

 
 
2008-04-25 / 13:52
"Zentsura mozioek, atentatuek, eta botererako borrokaren show mediatikoak" Euskal Herriaren gatazka sozial eta nazionalak ezkutatzea dute helburu
 
 
Iratzarrik salatu du "Zentsura mozioek, atentatuek eta botererako borroken show mediatikoak" gizartearen eta batez ere gazteriaren gatazkak ezkutatzen dituztela. Aralarreko gazte erreferentearen iritziz azkenaldiko mozioek eta dimisio eskaerek “tentsio elementu antzuak” baino ez direla adierazi du, eta “duela urte bat, aukera izan zutenean” porrot egin zutenek “boterea lortzea” helburu bakartzat dutela adierazi du. Ildo honetan kokatu du Nafarroan ikusgai geratu den “UPNren morroi PSNk daraman Nabairen aurkako jarrera oldarkorra” Iratzarrik PSOEren nafar sukurtsalari gogorarazi nahi izan dio “gazteriak, orain edo beranduago, ordainaraziko diola aldaketari egindako traizio zikina”.
[guztia irakurri]
 
 
2008-04-18 / 12:42
Hegoaldeko koordinakundea, apirilaren 19an Donostian
 
 
Larunbat honetan ospatuko da Iratzarrikide guztiak biltzen dituen asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, Gipuzkoako hiriburuan. Beti bezala, bilera Aralarreko gazte guztiei irekia izango da. 17:00etan Aralarren Donostiako egoitzan (Pedro Egaña 10, Amara zaharra).
 
 
2008-04-15 / 13:59
Oroimen historikoa berreskuratzeko deia egiten die gazteei Iratzarrik
 
 
Iratzarriren ustez “inderkeriari buruz asko hitz egiten da gaur egun Euskal Herrian” baina “Errepublikaren aurkako kolpe estatutik transizioa bukatu arte eman gure herriako garai bortitzena", oraindik "inpunitate osoaz” gozatzen duen faxismoak "milaka eta milaka herritar hil zituen garaian". Euskal Herrian zehar dagoen sinbologia frankista argi eta garbi erakusten du existitzen den errealitatea. Eskuina espainiola frankismoaren onoirdekoa da, eta oraindik ez dugu euren bururik gartzelan egindako delituak ordaintzen, Fraga Jauna adibidez (Gasteizen gertatutako 5 langileen hilketa 1976an).
 
 
Iratzarrik ohartarazten du “Arrazakeriaren eta xenofobiaren bitartez gure gizartean berriro sartu nahi duela Faxismoak” eta horregatik “aurre egiteko prest egon behar dugu, bai kaleetan, bai gizartean, bai erakundeetan”. Gazte ezkertiarren arabera, “Iraganean zer gertatu zen jakin gabe, ez dago gerorik”.
 
 
2008-04-14 / 18:05
Iratzarrik babesa erakutsi dio Barañaingo alkateari UPN eta PSNren "eskuin muturraren erasoen" aurrean
 
 

Aralarreko gazteek euren “babes osoa” erakutsi nahi izan diote, Barañaingo alkate eta Iratzarrikide ohi, Floren Luquiri, “gizarte-eraldaketa, Nafarroako aldaketa politikoa eta ezkerarren alde” lan egin duten kidetzat hartuz. Gazteen arabera, printzipio horiek “zalantzarik gabe, praktikan jarri ditu Barañainen” non, Iratzarriren iritziz “NaBairen gobernu-denbora labur eskas honetan beste politika lantzeko beste modu bat dagoela argi geratu da”. “Hori dena nabarmena izan da, bai hiritarren parte-hartzean, bai gestio- sozial, justu eta gardenean, eta Barañaingo eta Nafarroa osokoa den euskal hizkuntza eta kulturaren aldeko babesaren bitartez.”
+ [oharra osorik]

 
  2008-04-12 / 10:01
Asteburuko mobilizazioetan parte hartzeko deia
 
 
Iratzarrik asteburuan ospatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du. Alde batetik apirilaren 12an, larunbata, Bilbon, Euskal Herriko mugimendu antifaxistak deiturik kontzentrazioa egingo da, eguerdiko 12:00etan Moyua enparantzan sinbolo faxisten aurka. Hirian bertan, baina arratsaldez, Portugalete jardunaldi feministen harira manifestazioa egingo da arratsaldeko 20:00etan Zirkularretik "Feministok eraldaketarako borrokan" lemapean. Azkenik Eibarren, Ahaztuak elkarteak deituta errepublikaren aldeko ekitaldia egingo da Untzaga plazan 13:00etan.
 
 
2008-03-25 / 18:43
Nazioaren eraikuntza ezkerreko ikuspegitik, Iratzarriren lan ardatza
 
 
Iratzarriren Hegoaldeko Koordinakundeak hurrengo hilabeteerako lan-plana erabaki du, Euskal Herriaren burujabetza eta independentziaren aldeko apustua, gazteriaren arazo nagusiak kontuan hartuta, etxebezitzarako beharrak, lan prekaritatea, bereizketak, abiadura handiko trenaren aurkako kontzientziazioa edo zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurkako borrokak ildo nagusitzat hartuz.
 
 
Zentzu horretaz Iratzarrik unibertsitate publikoaren egoera Hegoaldean “oso larritzat” jo du “Bolonia prozesuak EAE eta Nafarroako unibertsitatearen deriba pribatizatzaile eta elitista” dakarrelako, eta konpromezua hartu du “jakintzaren merkantilizazioari aurre egiteko, gazteriak hala eskatzen duelako”.
Pasa diren hauteskundeen balorazioa egin du Iratzarrik, Aralarrek lortutako emaitza“duintzat” hartuz, lan militanteari esker eta komunikabide publikoen apartheid-en gainetaik, eta erakundeak zorioundu ditu Na-Bai eta EH-Bairen emaitzak, Iparraldean gorakada nabarmen lortuz.
 
 
2008-03-11 / 10:43
Hegoaldeko Koordinakundea Martxoaren 15ean ospatuko da
 
 
Aralarreko gazteak biltzen dituen martxoko asanblada, Hegoaldeko Koordinakundea, asteburu honetan ospatuko da Donostian. Bertan, Iratzarrikideek Euskal Herriaren egoerari buruzko balorazioa egingo dute eta hauteskundeetako emaitzak analizatuko dituzte. Aralarreko gazte erreferenteak lan-egutegia erabakiko du hemendik ekainera, bere "Jarri zure ahotsa XXI. mendeko sozialismoari" kanpaina amaituko duenean.
Martxoaren 8ko emakume langilearen mundu egunaren harira ere mintzatu zen Iratzarri. Testua irakurgai dago hemen.
 

+ berri zaharrak  
Berezia

Kanpainak