Zer da XXI. Mendeko Sozialismoa

XXI. mendeko sozialismoa ez da baizik gizarte justiziaren adierazpena, partehartzaileak diren demokraziaren formak eta orokorrean beste mundu bat eta beste Euskal Herri bat gauzatuko duten mugimendu eta ekimenak.

Demokrazia partehartzailean oinarritzen denez, ezker moldean bildutako borroka askatzaileen elkarketa eta berritze soziala da; Langileen eskubideak, mugimendu feminista, multikulturalitatea, lesbiana, gay eta transexualen askapenaren borroka, euskal gizartearen hizkuntz eskubideak, herri ekologiko eta jasangarri baten aldarrikapenak eta Euskal Herriaren izaerarekiko borroka legitimoa independentziaren bitartez. Ezkerrekoak orain, independentistak hemen.

XXI. Mendeko sozialismoak ez du mezu itxirik, gizarteari gonbita egiten dio egunero, munduak jasaten dituen aldaketen aurren, ezkerreko mugimendu sendoa eraikitzera, alternatiba berritzaileak bilatuz, eta etengabeko eboluzioan dagoen munduaren aurrean, erresistentzia sozialistak behar duen eraldaketa eta freskotasuna hartzen du, eztabaida oinarri hartuz, gizartearen iritziak ezagutu asmoz. Hori baita da mende honetako sozialismoaren oinarrizko ezaugarri bat, denon artean eraikiko dugula. Klase sozialik gabeko mundu bat, berdintasunean, elkartasunean.

Gazteriak dagoeneko mezu gehiegi entzun ditu; etorkizuneko aukerarik ez dagoela, irtenbiderik ez dagoela, gauzak diren bezala direla eta ez dagoela aldatzerik... Iratzarrik, kanpaina honen laguntzaz, ezerezean utzi nahi ditu era globalean sinistarazi diguten hau; bada alternatibarik, bada etorkizunik, eta ezkerretik dator.